Uztailaren 23an egingo dira Espainiako hauteskundeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 29a, 11:48

2019ko Espainiako hauteskundeetako irudi bat.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzengatik hartu du data aurreratzeko erabakia, eta horrek eragina izango du Debagoienean ere.

Jakinarazi duenez, Espainiako estatuburuarekin bildu da gaur goizean eta jakinarazi dio Ministroen Kontseilua batuko dela arratsaldean, gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko. Era horretan, bihar argitaratuko da deialdia Espainiako estatuko aldizkari ofizialean. "Botoaren esanahiak haratago doan mezu bat helarazten du. Gobernuko presidente gisa eta PSOEko idazkari nagusi gisa, nire gain hartzen ditut emaitzak, eta uste dut beharrezkoa dela erantzun bat ematea eta gure agindu demokratikoa herriaren borondatearen mende jartzea".

Sanchezek azpimarratu du "Espainiako herritarrek argitu beharko dutela" zer politika mota egin nahi duten eta nork bideratuko dituen politika horiek, horretarako hitza eurek dutela nabarmenduta.

Azkeneko hauteskundeak

2019ko azaroaren 10ean egin ziren azkenekoz Espainiako hauteskundeak. PSOE izan zen nagusi boto eta eserlekuetan, baina PPk eta VOXek gorakada nabarmena izan zuten, ohi baino diputatu gehiago eskuratuta.

Bailaran, ordea, EH Bildu izan zen garaile, jeltzaleekin aldea handituta. Hain justu, botoen %36,42 eskuratu zuen, eta EAJk %32,85.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak