Berdinketarekin agurtu dute denboraldia Mondrak eta Aloñak (1-1)

Jagoba Domingo 2023ko mai. 27a, 19:08

Maila galduta zutela zelairatu dira bi taldeak eta halakoa izan da Mojategiko norgehiagoka. Erritmoa falta izan zaie bi taldeei eta gol aukeraren bat izan badute ere ez dira fin ibili ate aurrean. 

Mondrak egin du 1-0ekoa 22. minutuan Arroyok buruz erdiraketa bat ondo baino hobeto definitu ostean. Baina pozak ez dio iraun etxeko taldeari; izan ere, Aloñako Altubek mondrako atezainaren huts egite bat aprobetxatuta berdinketa lortu du 24. minutuan. Bigarren zatia ere antzekoa izan da, azken hamar minutuetan ostera partidaren erritmoa bizkortu egin da eta gol aukerak izan dituzte bi taldeek. Hala ere, ez dute asmatu eta denboraldiari berdinketarekin esan diote agur Mondrak eta Aloñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak