100 neska-mutiko batu dira Eskoriatzan, Leintz Eskola Kiroleko azken festan

Miren Arregi Amasorrain 2023ko maiatzaren 27a

Leintz Eskola Kiroleko neska-mutikoek ikasturtea agurtu dute goizean Eskoriatzan egin duten azken jaiaren bitartez. Ikasturtean zehar eskola kirolean ibili diren Arrasateko, Aretxabaletako, Aramaioko eta Eskoriatzako neska mutikoak batu dira, guztira 100 inguru. Mailaka banatuta jolasak egin dituzte eta gero kiroletako arropa eta bestelakoen zozketan hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak