Energia berriztagarrien bilakaera aztertzeko mintegia egingo dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 26a, 12:26

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Repsol fundazioak antolatu dute. Hiru saio egingo dituzte guztira, online, eta ekainaren 1ean izango da lehena.

Energia berriztagarrien motak izango dituzte aztergai, baina baita erronka teknologiko zirkularrak eta energia-trantsizioa ere, uste baitute gaiaren inguruko "askotariko zalantzak" sortu direla. Horretarako, Jon Andoni Barrena eta Gonzalo Abad Mondragon Unibertsitateko irakasleak arituko dira hizketan, eta baita Jacinto Lobo, Javier Gallindo eta Abel Ortego adituak ere.

Lehena, ekainaren 1ean

Hiru saio egingo dituzte, eta ekainaren lehenean egingo dute lehena. 10:00etan izango da irekiera, eta 12:00ak bitartera arte hitza hartzen arituko dira hizlariak. Izena emateko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak