Guztien eskura dauden etxebizitzak Lorentxokon

Goiena 2023ko mai. 30a, 10:00

Grupo Eibarrek bergararrengan pentsatuz landu du proiektua, mimo handiz, prezio lehiakorretan, bezero bakoitzari onena eskaintzeko diseinatuta.

Banan-banan egokitu dira etxebizitzen espazio antolaketak, eta eraikin berriak bi eta hiru logelako etxebizitzak ditu; baita hiru orientazio ere. Espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea izan dute helburu, eta bi logela dituzten etxebizitza guztiek bi bainugela izango dituzte.

Gazteentzako bizitza-espazio bat, familientzat… berdeguneak eta haurrentzako parkeak dituena da Lorentxoko. Terrazadun etxebizitza argitsuak, bezero bakoitzak nahi bezala pertsonalizatuak eta gehigarri ugarirekin:

  • Terraza berriak ekialdean, goizeko eguzkiarekin gozatzeko.
  • Konfort gehiago zoru erradiatzaile bidezko berokuntzari esker.
  • Erabat hornitutako sukaldeak.
  • Armairuak logela guztietan.
  • Toldo bertikalekin, terraza pribatuagoak.
  • Jardinerei esker, berdez beteriko terrazak.

Ernai kaleko 1. zenbakiko bulegoan edo www.lorentxoko.com webgunean aurkitu daiteke informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak