Azaroan argitaratu zuten Oñatiko Potx eta Lotx pailazoek liburuxka itxura zuen Aireportuan izeneko "diskorik bako" kantu bilduma, eta, harrezkero, aretoz areto ari dira lan horretan oinarritutako ikuskizuna eskaintzen. Bi pailazoek txikitatik duten ametsa bete guran, Los Angelesera bidaiatzeko asmoa dute, baina, zoritxarrez, gauzak ez zaizkie espero moduan joango eta Los Angelesera beharrean Gasteizera bidaiatuko dute, azkenean. Hala ere, triste jarri beharrean irribarre batekin aurrera egitea lortuko dute pailazoek, publikoa barrez eta dantzan jarrita.
Kuadrilla taularen gainean
Josu Zubiak eta Itziar Arkauzek gorpuzten dituzten Potx eta Lotx pailazoez gainera, bestelako pertsonaiak ere izango dira: Danel Teranen eskutik, Izaskun eta Joserra polizia eta Ander Murillok antzezten dituen Susi azafata, Txolo polizia eta Gartxot pilotua, besteak beste.
Ordubete eta hamar minutu irauten du eta "bere buruari barre egiteko prest dagoen edonori" dago zuzenduta. Sarrera bost euro da.