Goizean goizetik, hauteslekuak zabaltzen dituztenetik egingo dio jarraipena M-28ari. Iluntzean, Goiena telebistak zuzeneko saioa eskainiko du 19:45ean hasita, Txomin Madinak eta Goiatz Aranak aurkeztuta, eta Elena Laka izango da platoko kolaboratzailea; Rebeka Ubera eta Aintzane Oiarbide politikariak ere izango dira.
Gainera, berriemaileak Debagoieneko herri guztietan egongo dira, azken berriak zuzenean kontatzeko lekutik bertatik. Webgunean emaitzak zuzenean emango dira, botoak zenbatzen joan ahala.
Biharamunean zenbaki berezia
Bestetik, GOIENA aldizkariak zortzi orriko zenbaki berezia argitaratuko du biharamunean, hauteskunde egunak emandako datu guztiekin. Egunkari-saltokietan, okindegietan, kafetegietan eta beste hainbat toki publikotan eskuratuko ahalko da, doan, lehen orduan. Gainera, Goienakideek etxean jasoko dute.