Nafarroako hauteskundeak UPNk irabazi ditu botoen %27,95arekin. 15 eserleku lortuta, lehen indarra izango da Nafarroako Parlamentuan. PSNk 11 eserleku eskuratu ditu botoen %20,71rekin, eta EH Bilduk 9 hautetsi lortu ditu (botoen %17,27).
Geroa Bai alderdiak zazpi parlamentari lortu ditu, PPk hiru, Contigo Zurekin alderdiak beste hiru eta VOX alderdi ultraeskuindarrak bi.
Emaitza hauekin, aurreko legealdia errepikatzeko moduan egongo da Maria Chivite sozialista, eskuineko alderdiek ez dute-eta lortu gehiengo nahikorik.