Botoen %100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeak. 23 eserleku izango dituzte jeltzaleek. Ordezkaritza sendotu du EH Bilduk bost ordezkari gehiago lortu baititu; denera, 15. PSE-EEk aulki kopurua mantendu du, zortzi dauzka eta PPk bat gehiago irabazi du. Elkarrekin koalizioak izan du beherakadarik handiena, lau eserleku galdu ditu eta ondorioz, bi ordezkari izango ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan.