Hiru gune izango ditu Euskal Eskola Publikoaren Jaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 24a, 14:33

Mungian (Bizkaia) ospatuko dute ekainaren 4an, Jagon lelopean, eta hamaika ekintza egingo dituzte ikastetxean, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.

Umeentzako jarduerak antolatu dituzte, hala nola Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, puzgarriak eta jolas kooperatiboak. Nerabeentzako ekintzak ere izango dira; esate baterako, grafiti tailerra, eta, horrez gainera, kontzertuak ere egingo dira. Hain justu, Kilimak, SRT eta Oxabi musika taldeak igoko dira oholtza gainera. Azkenik, badira kirol jarduerak ere.

Ekintza solteez gain, ordea, egun osoan zehar beste hainbat izango dira; batukada feminista, erraldoiak eta artisauen erakusketa, besteak beste.

Informazio gehigarria

11:00etan izango da hasiera ekitaldia, eta jakinarazi dute bertaratzeko autobus zerbitzua indartuko duela Bizkaibus-ek. Horrez gain, hiru gune zehaztu dituzte aparkalekurako, eta puntu morea eta lasai gunea ere izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak