10 urteko Ander Unamuno bergararra izan zen izarra Elgetako jaurtialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 23a, 09:14

Zapatuan Elgetan jokatutako jardunaldia. (Argazkia: antolatzaileak)

Bost txirlo jota gaztea laugarren sailkatu zen zapatuan Elgetako bolatokian jokatutako jardunaldian. Sergio Rodrigez (7 txirlo), Iker Arizmendiarrieta (6 txirlo) eta Juan Luis Rodrigez (6 txirlo) izan zituen aurretik.

Gipuzkoako 52. hiru txirlo bola joko txapelketa aurrera doa eta txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen zapatu arratsaldean Elgetako bolatokian.

Asola Berriko Sergio Rogrigezek jo zituen txirlo gehien; zazpi. Jarraian sailkatu zen San Andresko Iker Arizmendiarrieta (6 txirlo) eta Asola Berriko Juan Luis Rodirgez (6 txirlo).

Aitarengandik datorkio afizioa Ander Unamuno gazteari eta ondo aritu zen zapatuan Elgetan; izan ere, bost txirlo jo eta laugarren sailkatu zen eguneko jaurtialdian.

Bolariek Lasturren jokatuko dute hurrengo jardunaldia zapatuan, hilak 27. Saioa 17:00etan hasiko da.

Txapelketako izenak

Gaur gaurkoz eta bederatzi jardunaldi jokatu ostean:

  • Txapelketa indibiduala gizonetan: Pedro Gomez (Asola Berri).
  • Txapelketa indibiduala emakumeetan: Isana Gorosabel (UDA).
  • Edadekoak: Pedro Gomez (Asola Berri).
  • Infantilak: Josu Urkia.
  • Benjaminak: Ander Unamuno (Asola Berri).
  • Bikoteka: Ander Odiaga eta Oier Azurmendi (San Andres).
  • Taldeka: Asola Berri A.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak