Oñatiko Txopekuako plater tiroketako zelaian jokatu da, herriko Pago Uso elkartearen eskutik, maiatzean zehar herri artekoa. Hiru kanporaketa eta finala jokatu dituzte maiatzeko lau zapatutan, eta azkenengoan banatu zituzen txapelketako sari nagusiak. Taldeen artean, Aramaio izan den garaile eta banaka, berriz, Zegamako Aitor Bitarte.
Aldaketak izan dira aurtengo herri arteko plater tiroketan. Orain arte inguruko herriak hartzen zuten parte eta aurten edonork parte hartzeko aukera eskaini dute. Horrela, Oñatiko, Antzuolako, Bergarako, Arrasateko, Aramaioko, Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko tiratzaileak ez ezik, Bizkaikoak ere lehiatu dira.