Aho zapore gozoarekin agurtu dute denboraldia Leintz Arizmendiko neskek; 0 eta 2 irabazita Amaikak Bat-Mutrikuri. Malen Uribesalgok eta Maialen San Pedrok egin dituzte golak; biak Lore Etxeandiaren asistentziak. Partiduaren lehen zatia ohiko kamisetarekin jokatu dute, morea marra zuriarekin, eta bigarrena, gorriarekin, epaileak aginduta.
Denboraldia sailkapeneko zazpigarren postuan bukatu dute, 44 punturekin.
Lau jokalariren agurra
Taldeko lau jokalarik agur esan diote futbol ibilbideari gaur, eta hori jakinik zale asko gerturatu dira Mutrikuko futbol zelaira.
Erretiratu diren Ainhoa Iturriotz, Lide Zubiaga eta Lore Etxeandia hasieratik egon dira Leintz Arizmendin, 2017an eratu zenetik, eta June Ugarte zerbait beranduago batu zen. Lehenengo biak Mondratik iritsi ziren; Etxeandiak, ostera, Arizmendin egin du ibilbide guztia eta hain zuzen erakutsitako konpromisoa eskertzeko oparia eman dio Arizmendi kirol elkarteak.
Taldeak badu agur-ospakizuna egiteko asmoa baina aurrerago izango da.