Adierazi dutenez, astelehenean erregistratutako ponentziak "gaur egungo pentsio baxuen eta urrien sorrera" jasotzen du, batez ere emakumeen pentsioen egoera. "Besteak beste, pentsio horren osagarriak EAEn dakarren zenbatekoa jasotzen da, Estatuko Gobernuak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa zehazten duen bitartean".
Horrez gainera, jakinarazi dute mobilizazioa egingo dutela maiatzaren 25ean, eguena, Eusko Legebiltzarraren parean, eta oinezkoen hainbat martxa antolatu dituztela bertaratzeko. Maiatzaren 22an abiatuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako leku ezberdinetatik, eta Gasteizen elkartuko dira mobilizaziorako. Hala ere, Bergaran emango dituzte xehetasun gehiago, maiatzaren 18an agerraldia egingo baitute, 11:00etan.