Espainiako Txapelketaren baitan, domekan Santanderren Maratoi erdia eta bost kilometrotako probak egin ziren. Bertan bi ordezkari debagoiendar izan ziren; Aitor Eraña Fernandez de Arroiabe bergararra, eta Unai Ibarra Gallardo arrasatearra. Erañaren kasuan, hirugarren izan zen 70 urtez azpiko gizonezkoen kategorian, 1:41:54ko markarekin. Ibarrak, aldiz, bost kilometroko proban egin zuen korrika eta hogeita hamalaugarren izan zen, 15 minutu eta hamaika segundotan erlojua geldituz.