'Debagoieneko lurraren zaporeak' bisita gidatuak egingo dira asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko maiatzaren 16a

Bailarako produktuen ekoizpen etxaldeetan eta lurretan egingo dira, eta doako bisitak izango dira. Alabaina, aurrez izena eman behar da.

Ekoizleak arduratuko dira bisitak egiteaz, eta kanpoaldeko eremuak eta barne instalazioak erakusteaz gainera, ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera izango da. Hain zuzen, gazta, gatza, barazkiak, txokolatea eta ogia izango dira produktuak, eta bost horiek ekoizten dituzten eremuak: Antzuola, Oñati, Leintz Gatzaga, Bergara eta Arrasate.

Bisitetan parte hartzeko, ordea, Debagoieneko Mankomunitateak jakinarazi du aurrez erreserba egin beharra dagoela, antolatzailea baita. Horretarako, mezu bat bidali daiteke infoturismo@debagoiena.eus helbidera, edo 943 79 64 63 eta 943 71 89 11 telefono zenbakietara ere deitu daiteke. Webgunean ere bada bisita guztien informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak