San Isidro pilota txapelketak baditu irabazleak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 15a, 18:15

Benjamin eta alebin kategorian, Uxue Gomez eta Alize Sagardui izan dira irabazleak. Infantil eta kadete mailan, Ainhize Saez de Viteri eta Irati Betegi aretxabaletarrak.

Zapatuan jokatu ziren finalak Antzuolako udal pilotalekuan, martxoaren 19an abiatu ostean txapelketa. Benjamin eta alebinetan, Amaiur Landa eta Irati Bengoetxea izan zituzten aurkari Gomezek eta Sagarduik, baina 18-12 irabazi zieten. Infantil eta kadeteetan, berriz, Nahia Sorondo eta Arhane Rey pilotarien aurka aritu ziren aretxabaletarrak, baina 18-6 eginda, Saez de Viteri eta Bitegi izan ziren garaileak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, 150 lagun inguru batu ziren frontoian, eta "oso pozik" gelditu dira txapelketarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak