Literatura lehiaketatako sariak banatu dituzte Arrasaten eta Aretxabaletan

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 12a, 14:53

AEDk antolatutako Arrasate literatura lehiaketako sariak banatu zituzten atzo, Kulturaten. Eneko Barberena idazlea izan zen gonbidatu berezia, eta haren esperientzia kontatu die ekitaldian egon zirenei. Aretxabaletan Loramendi literatura lehiaketara aurkeztutako lanik onenen egileek ere sariak jaso zituzten.

Poesian, DBHko 3-4 mailan, Nora Roldanen Zuretzako hitzak lanak irabazi zuen sari nagusia eta Uxue Sologaiztoaren Bizitzaren hasiera-k, bigarrena. Batxilergoan, Zihara Etxeberriaren Izan bedi lana izan da onena, eta bi bigarren sari banatu dituzte: Alaitz Sanchezen Iraganera begirada eta Harkaitz Leturiagaren Oroimen oroigarriak.

Mikro-ipuinetan, DBH 3-4n, Maddi Iturricastilloren Donostiako hondartza eta Kerman Petralandaren Denboraren joan-etorria saritu dituzte. Batxilergoan, Enara Mateosen Arima berdintsuak eta Malen Morrasen Hauts izatera kondendatuta.

Bertso paperetan, LHko 5-6n, Aner Ibarrondok, Iraitz Arrietak, Ibai Amuchateguik eta Mahamed Amzaouik irabazi dute sari nagusia; eta bigarren saria, Helena Unamunok eta Alaitz Etxebarriak. DBH 1-2n, lehen saririk ez da egon eta bigarren saria Aratz Arenazak eta Jare Urrutiak lortu dute.

Ilustrazioan, LH 5-6n, Jon Brancak eta Araitz Llodiok irabazi dute sari nagusia; eta bigarrena, Aimar Rodriguezek. DBH 1-2n, Ekaitz Lugarizaristi eta Aratz Larrañaga izan dira bi saridunak.

Narrazioan, LH 5-6n, Alaia Rodriguezen Perla txuria-k eta Irati Arribasen Arrain buru lanak saritu dituzte. DBH 1-2n, Jare Urrutiaren Itsasoko domaiak-ek lortu du sari nagusia eta Andoni Osinalderen Gezurretako mundu bat-ek, bigarrena.

Komikian, DBH 3-4n, Muhammad Abdullahrentzat izan da sari nagusia. Batxilergoan, Alaitz Sanchezen Lainoa eta Leire Toledanoren Bizitzaren itzuliak saritu dituzte.

Loramendiren lehiaketan 250 lan

Loramendiren 27. literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ere atzo egin zuten, udaletxe zaharrean. Herriko ikastetxeetan ikasten diharduten Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko gaztetxoen lanak jaso dituzte –DBHko lehen eta bigarren mailetakoenak izan ezik–, 250 inguru. Antolatzaileak gustura agertu dira izandako erantzunarekin eta irabazleak pozik sariekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak