Zaintza, babesa eta laguntasuna ardatz hartuta idatzi dituzte abestiaren berbak STR taldeko kideek –Iker Villa, Danae Riaño, Oihan Moreno, Lander Campos eta Xabier Bengoa–, eta eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren harremanak elikatzeari eta bermatzeari buruz jardun dute. Era berean, euskararen garrantzia azpimarratu nahi izan dute, "gure hizkuntza, eta gure nortasunaren zaintza".
Hona hemen abestia:
Kantu zaharretan aipatu ez,
baina betidanik hemen gaude.
Hizkuntza batek irakatsi ziola,
herri bati nahigabe.
Urtez urte, zure begitara begira
egon arren, beste hamaika etorriko dira.
Ze argi dago oso harro zaudela,
denona izatearen aukeraz.
Hazten hasi naiz zure desiraz,
ta sortzen hasi naiz zure irriaz,
ta janzten hasi naiz zure ideiaz.
Elkar jagon, zuregatik ni naizelako.
Uooo, elkar jagon!
Uooo, ozenago!
Uooo, elkar jagon!
zuregatik ni naizelako.
Eskutik helduta, asmoak batuta,
elkar elikatzearen ardura.
Nahikoa da guretzat, hau bada denentzat.
Bada leku bat amets egiteko, zuretzat.
Uooo, elkar jagon!
Uooo, ozenago!
Uooo, elkar jagon!
zuregatik ni naizelako.