36 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Alzolak ibilbidea egiteko, eta zazpi segundora iritsi zen gatzagarra. Hirugarren, berriz, Hodei Samaniego helmugaratu zen, 36 minutu eta 45 segundora.
Guztira, 3,6 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 980 metroko desnibel positiboarekin, eta Euskadiko Mendi Federazioak jakinarazi du "parte-hartze handia egon zela maila kualitatiboan zein kuantitatiboan".