Bihar gauean itxita egongo da A-636 errepidea, Bergara eta Antzuola artean

Uxue Igarza Loiola 2023ko maiatzaren 9a

Bihar, asteazkena, 22:00etatik 06:00ak bitartean, A-636 autobidean mantentze lanak egingo dituzte; seinaleztapen bertikalak konponduko dituzte. Hala, Bergara eta Antzuola arteko zatia, Beasainerako noranzkoan, itxita egongo da.

Segurtasun sailak GI-627 errepidea erabiltzea gomendatu du, alternatiba gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak