Leintz Eskola Kiroleko gaztetxoek 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu dute Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mai. 6a, 14:41

3X3 saskibaloi txapelketa jokatu dute LH 4 eta LH 5 mailakoek goizean; arratsaldean, LH 6koen eta DBH 1-2koen txanda izango da. Guztira 128 talde aritu dira saskibaloian jokatzen.

Leintz Eskola kirolak 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du. Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta plazan jarri dituzte saskiak eta han egin dute txapelketa eta topaketa. Guztira 722 ikasle egon dira; LEK osatzen duten ikastetxeetako ikasleak.

"Helburu nagusia saskibaloia sustatu eta gaztetxoek kirolaz gozatzea da", azaldu du LEK-eko koordinatzailea den Julen Aranbarrik. Gaurkoan, gainera, Ointxe! saskibaloi elkartekoak ere kolaboratzen izan dira: hamarretakoak egin eta saldu dituzte.

Goizean zehar LH 4-5eko ikasleek jokatu dute eta arratsaldean LH 6 eta DBH 1-2koek; guztira 128 talde izan dira Arrizmendiarrieta plazan baloia saskian sartzen ahalegintzen. Ikasleekin lan egiten dutela kontuan hartuta, Aranbarrik nabarmendu du ezinbestekoa dela lan pedagogikoa egitea: "Ikasturte guztian zehar saio pedagogikoak egiten ahalegintzen gara, horretan egiten dugu lan eta jartzen dugu indarra". Modu horretan, gaztetxoek ondo pasatu eta ikasi egiten dute.

Saskibaloi topaketa

Goizeko saioan, txapelketa jokatzeaz gain, LH 3ko gaztetxoek eta kirol egokituko taldeek saskibaloi topaketa izan dute. "LEK-en kirol egokituko bi talde ditugu; gaurkoan, talde bakarra osatu dute saskibaloian jokatzeko", azaldu du LEK-eko koordinatzaile den Susana Santorrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak