Alkategaiei galderak egiteko aukera izango da Goiena telebistako debateetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 5a, 12:46

Goiatz Arana eta Txomin Madina izango dira debateetako aurkezleak.

Maiatzaren 15ean, astelehena, hasiko dira herriz herriko debateak Debagoieneko alkategaiekin, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.

Horretarako, aski da 688 69 00 07 telefono zenbakira mezu bat bidaltzea, proposatutako galderak jasota, Whatsapp edo Telegram bidez. Maiatzaren 12a izango da azken eguna.

Debateen egunak

Goiatz Aranak eta Txomin Madinak aurkeztuko dituzte debateak, maiatzaren 15etik 25era bitartean, 21:00etan. Arrasateko alkategaiak izango dira lehenak, eta Bergarakoen txanda izango da ostean. Gainontzekoei dagokienez, hilaren 17an Oñatikoen txanda izango da; 18an, Aretxabaleta; 22an, Eskoriatza; 23an, Antzuola; 24an, Aramaio; eta 25ean, Elgeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak