A-636 errepidea itxiko dute astelehen gauean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko maiatzaren 5a

A-636 errepidea, Bergaran, Beasaingo noranzkoan.

Mantentze lanak egingo dituzte Antzuola eta Bergara artean, eta Beasaingo noranzkoan itxiko dute errepidea, 22:00etatik 06:00etara bitartean. GI-627 errepidea, ordea, zabalik egongo da, eta, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bide hori erabiltzeko aholkua eman du. Bergarara arteko noranzkoa zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak