Nabarmendu dutenez, ikuskizun bat edo bestelako euskarri batean sortutako lan bat izan daiteke aurkeztutako lana; besteak beste, zirku edo antzerki lan bat, edo ume eta familientzat mahai jolas bat, profil hori duen jendeari zuzenduta egon beharko baitira proposamenak. Lanak irailaren 21era arte aurkezteko aukera egongo da, eta abenduaren 6tik 10era bitartean egingo den Durangoko Azokaren 58. aldian jakinaraziko da nor den irabazlea.
Parte hartu nahi izan ezkero, Durangoko Azokaren webgunean bildu dituzte bete beharreko baldintzak eta oinarriak.