Goranzkoa, ordea, ez da nabarmena, eta herriz herriko egoerari dagokionez ere ez da horren esanguratsua. Aramaion, Aretxabaletan, Arrasaten eta Elgetan behera egin du langabeen kopuruak hilabeteko epean; are gehiago, otsailetik, behintzat, lau herrietan joera beheranzkoa ari da izaten. Antzuolan, Bergaran, Eskoriatzan eta Oñatin, berriz, gorantz egin du langabezia datuak.
Hala ere, Debagoieneko datu orokorra ez da zehatza, Leintz Gatzagako kasua berezia baita. Behategiak, orain artean, herri horretako langabeen kopuru zehatza eman du, baina apiriletik aurrera, ez da jakinekoa zenbatekoa den; soilik, adierazi du bost baino gutxiago direla.