Hautagai euskaldunen alde egitean jarri du arreta Mankomunitateak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 4a, 11:13

Bailarako udalekin batera, Zatoz euskaraz udalera kanpaina abiatu du, alderdi politikoak hautagai euskaldunen alde sentsibilizatzeko.

Nabarmendu dutenez, 30 urteotan udal administrazioetan "ahalegin handia" egin da euskararen erabilera sustatzeko, eta Debagoieneko udal zerbitzuetan euskara da zerbitzuetarako eta lanerako hizkuntza. Haien arabera, "ia langile guztiek" dute euskaraz lan egiteko gaitasuna, eta zinegotzien kasuan ere euskararen ezagutza halabeharrezkoa dela uste dute. "Egin den ahaleginari eusteko eta normalizazioan pauso berriak emateko ezinbestekoa da udal hauteskundeetako zerrendetako ordezkariak euskaldunak izatea, edo gutxienez euskaraz ulertzea".

Era horretan, herritarrek hauteskundeetan egiten duten hausnarketan eragin nahi da, arreta eurengan jarrita. "Azken batean, herritarren esku dago bozka zein alderdik jasoko duen eta garrantzitsua da euskara ere hizpide izatea. Bereziki, horretan jarri nahi du indarra kanpainak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak