2023/05/07 09:00

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa”LEINTZ-GATZAGA_ARAOTZ

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa”LEINTZ-GATZAGA_ARAOTZ
Debagoiena

Aizkorri-Arantz Parke Naturalean barneratuko gaituen etapa menditsu honi Leintz-Gatzagako herrian emango diogu hasiera. Gatz Museotik pasatu ondoren, Dorletako santutegiraino igoko gara, baina aldatsa ez da hor bukatuko, Makatzagain aldera inguratu arte, pagadi artean gora egin beharra dago eta. Handik Leizargarateko lepora helduk eta Deguriako zabalguneraino jarraituko dugu. Andarto mendiaren azpitik igaro eta Ugastegira iristean, Oñatiko Araotz auzoraino jaitsiko gara.

Oharra: Ibilbidea Arriktutzeko aparkalekuraino luzatuko da (2km) autobus zerbitzua erabiliz abiapuntura buelta egin ahal izateko(Oñatiko herribusa eta www.pesa.net)

Eguna: 07/05/2023

Ordua: 09:00

Elkartze gunea: Leintz-Gatzagako Herriko Plaza

Telefonoa: 943796463

Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea: HEMEN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak