Herri Urratsera joateko autobusa Debagoienatik

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 2a, 11:38

Argazkia: Gure Irratia

Maiatzaren 14an ospatuko da Senperen Herri Urrats jaia, Urratsak zubi lelopean. AED, Jardun eta Loramendi elkarteek autobusa antolatu dute bertaratzeko. Txartelak maiatzaren 11ra arte eskuratu ahal izango dira Aretxabaletan, Loramendin; Bergaran, Jardunen; eta Arrasaten AEDn. Txartel arruntaren prezioa 12 eurokoa izango da, aldiz, elkarteko bazkideentzako 10 euro balioko du.

Hauexek izango dira autobusaren geltoki eta ordutegiak:

  • Aretxabaleta: 8:30ean, Azbetik.
  • Arrasate: 8:45ean, Zalbuspetik.
  • Bergara: 9:00etan, autobus geltokitik.
  • Itzulera: 19:00etan, Senperetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak