Leintz Arizmendik berdindu eta Bergarak galdu

Mireia Bikuña 2023ko api. 30a, 20:30

Ohorezko Erregionalean diharduten taldeek puntu bakarra lortu dute oraingoan. Leintz Arizmendik bana berdindu du Touringekin, eta mahoneroek 1-4 galdu dute Antiguokoren kontra.

Liga txapelketa bukatzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen (bederatzi puntu jokoan), eta oso bestelako egoera dute sailkapenean bailarako bi taldeek. Leintz Arizmendi postu erosoan dago 42 punturekin, azken partiduen zain. Hurrengo partidua Antiguokoren zelaian jokatuko du.

Bergara, larri

Aldiz, Bergara azken-aurrekoa da, 12 punturekin. Bi taldek galtzen dute maila, eta aurretik duen Amaikak Batek 19 puntu ditu. Hortaz, hurrengo jardunaldian irabazten ez badu, Preferente mailako taldea izango da hurrengo denboraldian. Lehia hori Lagun Onaken kontra jokatuko du, Azpeitian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak