Unax Errasti antzuolarra laugarren sartu da Arantzazuko helmugan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 30a, 16:15

Hirugarrenaren denbora bera behar izan du Ulma-Aloña Mendi taldeko Unax Errasti antzuolarrak Oñatin hasi eta Arantzazun bukatu den gazte mailako Arantzazuko Igoera egiteko: 1:41:39. Alex Beristain izan da lehen oñatiarra.

Oñatiko Triana auzoan hasi eta Arantzazu gainean bukatu zuten atzo 70 kilometroko lasterketa gazte kategoriako txirrindulariek. Alex Beristain izan zen lehen oñatiarra eta pozik zegoen probaren amaieran: "Nahiko ondo joan da. Lasterketa lasaia izan da, Arantzazu igotzen hasi arte. Talde handi bat ginen igotzean, baina gero, Urtigaineko kurban zatitu egin da eta talde txikiak sortu dira. Unaxek laugarren egin du eta oso pozik gaude; denboraldi oso ona ari da egiten Unax".

Albeniz taldeko Iker Gomez izan da irabazlea eta hura ere pozik zegoen amaieran, "ondo zetorkion" lasterketa zela eta azken igoeran aurrera joateko momentua ikusi eta aprobetxatu zuela esanez.

Helmugan sartu diren lehen lauren denborak:

  1. Alex Gomez Lopez de Goikoetxea (Albeniz): 1:41:11
  2. Eneko Ortega Larrañaga (Besa-Laboral Kutxa): 1:41:37
  3. Gari Ugarte Larrea (Bellota-Goierri): 1:41:39
  4. Unax Errasti Urteaga (Ulma-Aloña Mendi): 1:41:39

Irudiak: Eduki hau txirrindulariak.com-ekin egindako hitzarmenari esker jaso dugu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak