Chernobil elkarteak harrera-familiak behar ditu adingabeak Ukrainatik ateratzeko

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 26a, 09:26

Argazkia: Chernobil Elkartea.

Chernobil elkarteak harrera-familiak behar ditu udarako, Ukrainako gerrak kaltetutako adingabeei aldi baterako atseden emateko. Atseden Programa Berezia jarriko dute abian, baliabide bako familietako haurrei laguntzeko. 

Elkarteak Atseden Programa Berezia jarri du abian, aurretik Txernobilgo eraginpean zeudenak eta hainbat arrazoi direla medio gerra ondoren han bizitzen jarraitzea erabaki dutenak aldi baterako Ukrainatik ateratzeko.

Egoera horretan, elkarteak uste du garrantzitsua dela familia horietako adingabeei arnasa ematea. Horregatik, atseden hori uztailean, abuztuan eta, agian, irailaren zati batean eman nahi die. Gaur egun, Ukrainako egoera oso txarra da, inflazio handia dago, gas eta argi mozketak egunerokoak dira oraindik, eta zibilen aurkako erasoak mehatxu dira; gainera, gerraren karga emozionala ere kontuan izan behar da. Atseden Programa Berezi horren iraupena eta etorrera- eta itzulera-datak zehazteke daude oraindik.

Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan bizi den edozein familia izan daiteke harrera-familia. Baldintza bakarra da udan datorren gazteari ingurune seguru eta egokia eskaintzea. Atseden Programa Berezi horretan parte hartu nahi dutenak Chernobil elkartearekin harremanetan jar daitezke, 670 41 90 78 telefono-zenbakian edo chernobil@asociacionchernobil.info helbide elektronikoaren bidez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak