Ikasiz eragin proiektuak irabazi zuen lehiaketa, Oñatiko campuseko LEINN graduko ikasleen lanak. 12 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten familiak ziberjazarpenean eta zibersegurtasunean prestatzeko egitasmoa da. Horretarako, sortzen ari diren teknologiak erabiliko dituzte, hala nola errealitate birtuala eta adimen artifiziala, eta hori guztia scape room-ak eta halako formatu ludikoak erabiliz. Publiko horrengana iristeko, eskolak, udalak eta gizarte-etxeak erabili nahi dituzte.
Guuk-ek talde irabazlearen mentore gisa jardungo du eta irabazleek BerriUp startup-azeleratzailearen trebakuntza-programa batean parte hartuko dute 2023an, euren proiektua gauzatzen laguntzeko.
Lanbide Heziketako, EHUko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Bilboko Merkataritza Ganberako 40 ikastetxetako ikasleei egin zieten martxoan deialdia. Aurkeztu dituzten proposamenetan, Guuk-ek proposatutako erronkei aurre egin diete: operadoreak eremu zehatz batzuetan duen barneratze-maila handitzea eta bezeroak fidelizatzea. “Ekimen horren bidez, ekintzailetza eta talentua bultzatu nahi ditugu gure
lurraldean, oinarritik hasita, unibertsitateko eta LHko euskal ikasleei enpresen errealitatea hurbilduz", adierazi zuen Juanan Goñik, Guuk-eko zuzendari nagusiak.