Bergarako Turtukiña kolektiboko DJ-ekin poteo musikatua izango da 12:00etan hasita eta arratsaldean, besteak beste, blues, jazz eta bestelako doinu dantzagarriekin gozatzeko aukera izango da 17:00etan abiatuko duten emanaldian. Joni Txintxes & Bili Ladillas taldea izango da taularen gainean lehenengo eta Arrasateko eta Bergarako musikari profesionalak –Jon Garcia (gitarra eta ahotsa), Aitor Moreno (kontrabaxua), Iñigo Zubizarreta (gitarra), Mikel Maniega tronpeta-jolea eta Jokin Vitoriak (perkusio-jolea) batzen dituen Erromintxelak boskoteak borobilduko du emanaldia.