Puntu beharrak baldintzatutako derbia domekan Azkoagainen

Xabier Urtzelai 2023ko api. 21a, 14:31

Bergarak 2-0 irabazi zuen joanekoan, Ipintzan.

Jaitsiera postuetan dagoen Aloña Mendik etxeko lanak ia amaitu dituen Bergara hartuko du domekan Azkoagainen (16:30).

Aste Santuko oporraldiaren ondoren, liga jardunaldia bueltatuko da asteburuan. Sei jardunaldi falta dira, eta beheko postuetan dauden taldeek asko dute jokoan; tartean, Aloña Mendik (29 puntu). Bada, oñatiarrak azkenaurreko lekuan daude, Mondraren (17) aurretik, eta domekan lehia garrantzitsua izango dute (16:30, Azkoagain), sailkapenean askoz lasaiago dagoen Bergararen (39) kontra.

UDAk ere 39 puntu ditu; haiek ere lasaiago egoteko azken garaipena behar dute, eta erdialdean dagoen Urolaren (41) zelaian jokatuko dute domekan, Argixaon (16:30). Eta Mondrak ere etxetik kanpora jokatuko du, ligan hirugarren dagoen Oiartzunen zelaian (12:00, Karla Lekuona).

Emakumezkoen ligan, berriz, Leintz Arizmendik eta Bergarak kanpoan jokatuko dute. Leintzekoek Hernanin zapatuan (16:30) eta mahoneroek Errenterian (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak