Foru Aldunditik azaldu dutenez, mezuaren igorleak zerga administrazioa dela simulatzen du, eta esteka bat eransten dio mezuari, Errenta aitorpenaren itzulketa jasotzeko dela dioena.
Ogasunak garbi utzi nahi izan du, Foru erakundeak ez duela eskatzen SMS bidez "ez informazio konfidentzialik, ez kontu-zenbakirik, ez zergadunen txartel-zenbakirik". Eta honenbestez, datu pertsonalak eskatzen dituen edozein komunikazio susmagarriren aurrean "prebentzioz" jokatzeko eskatu du.
Mezu bidezko iruzur saiakera gehiago
SMS bidezko bestelako iruzur bide batzuk ere atzeman dira azken asteetan. Horietako bat da Laboral Kutxaren izenean, bezeroek zein bezero ez direnek jaso duten mezua. Finantza-erakundetik iruzur saiakeraz ohartarazi dute, eta beste behin azpimarratu dute Laboral Kutxak ez duela inoiz bidaliko SMSrik Online Bankan sartzeko datuak eskatzeko, ezta Whatsapp bidez edo telefono dei bidez. "Estekadun mezu bat jasotzen baduzu, faltsua da, nahiz eta LABORAL harian agertu", azaldu dute.