'Escuchando a mi alma' liburua aurkeztuko du Jose Antonio Villarrek egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 18a, 18:56

Jose Antonio Villar, Goiena telebistako platoan, 2019an.

Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo 60 urteetan girotuta dagoen lana da oñatiarrarena. Garai horiek bizi izan zituen pertsonaia baten azaletik idatzita dago liburua, haren bizipenak lehen pertsonan kontatuta. Arrasaten egingo du aurkezpena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, egubakoitzean, 18:30ean.

Liburua gaztelaniara itzulita dago, euskaraz idatzi eta argitaratu ezin izan zelako. Hori dela eta, aurkezpena euskaraz zein gaztelaniaz egingo du Jose Antonio Villarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak