Oihana Kortazar izan da txapeldun Espainiako Mendi Lasterketen Lineako Txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko apirilaren 18a

Elgetarrak bosgarren aldiz lortu du urrezko domina; izan ere, 2009an, 2011n, 2012an eta 2021ean ere bera izan zen nagusi. Gizonezkoetan Dimas Pereira asturiarrak jantzi du urrea.

Kordobako Nuestra Señora del Carmen parkean jokatu zen txapelketa aste bukaeran honetan. Emakumezkoen kategorian, lasterketa gorabeheratsua izan zen; izan ere, lehen postua eskuz aldatzen joan zen hasieratik. Hasieran, Natalia Gonzalez kataluniarra jarri zen aurretik, Naiara Irigoien nafarra eta Oihana Kortazar elgetarra atzetik zituela. Amaieran, ordea, Oihana Kortazarrek aurre hartzea lortu zuen, eta elgetarra izan zen lehena helmugan. Bere denbora: 3:16: 39. Elgetarrak bosgarren aldiz lortu du urrezko domina; izan ere, 2009an, 2011n, 2012an eta 2021ean ere bera izan zen nagusi.

Gizonezkoen txapelketa absolutuan Dimas Pereira asturiarrak jantzi zuen urrea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak