Lan astea lau egunera laburtzeko laguntzak eska daitezke gaurtik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko apirilaren 14a

250 langile baino gutxiago dituzten industria enpresek egin dezakete Espainiako Gobernuaren programa pilotuaren eskaera gaur hasi eta hilabetez.

Enpresek 200.000 eurora arteko laguntzak jasotzeko aukera izango dute, eta bi urtez aplikatu beharko dute neurria, hitzeman behar baitute, bigarren urteko diru-laguntzarik gabe ere, lanaldi murrizketari eutsiko diotela soldatak murriztu gabe. Hala egin ezean, lehen urtean jasotako diru publikoa itzuli egin beharko dute.

Oraingoz, industrian

Proiektua esperimentala da, eta, beraz, Espainiako Gobernuak industria sektorera mugatzea erabaki du. Batik bat automobilgintzako eta metalgintzako enpresak daude horien artean, baina baita beste batzuk ere; besteak beste, elikagaiak prozesatzen eta kontserbatzen dituztenak eta jantziak eta oinetakoak fabrikatzen dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak