Euskara zaintzen duten tabernen mapa bat egitea asmo

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 13a, 15:00

Bezeroak Bergarako terraza batzuetan, artxiboko irudi batean.

Euskal Herriko txiolariek beste zeregin bat dute egunotan, euskara erabiltzen eta bere presentzia zaintzen duten tabernen bila baitabiltza, lurralde osoko mapa bat osatzeko helburuarekin.

Hain justu, @goikone erabiltzaileak jarri du martxan egitasmoa, eta helburu du Euskal Herrian bidaiatzerako orduan, "diskriminazio positiboa" egitea. Azaldu duenez, edozeinek har dezake parte, eta, horretarako, aski da Twitterreko profilean duen harian tabernaren izena eta helbidea jartzea, gerora mapan gehitu dezan.

40 taberna baino gehiago daude dagoeneko zerrendan, eta, tartean, badira bailarakoak ere: Labidea, Leintz Gatzagan; Urbiako Fonda, Goiko-Benta, Urtiagain eta Mauxka, Oñatin; eta, Espaloia Kafe Antzokia, Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak