Gaur, eguena, eguraldiak udazkeneko itxura hartuko du. Tenperaturek behera egin dute eeta maximoa, bailaran, hamahiru gradukoa izango da. Prezipitazioa askoz urriagoa izango da eta arratsaldetik aurrera soilik botako du zaparrada bakanen bat. Biharko, tenperaturak gora egingo du eta maximoak ostegunekoak baino hiruzpalau gradu altuagoak izango dira. Ez du euririk egingo.
Urkulu urtegia, alerta egoeran
Aurtengo Aste Santua lehorra izan da gurean, eta bertatik bertara ikusi daiteke hori Urkulu urtegian. Ez dago egoera larrian, baina bai alerta egoeran. %68koa da betetze maila, eta iaz, sasoi berean, %99koa zen. Datozen egunetarako iragarrita dauden euri arinek egoera zertxobait aldatuko duten arren, lehorra izaten ari da oso udaberri hasiera hau.