Aste Santuan, Eskoriatzan eta Gatzagan izango diren elizkizunak zehaztuta

Imanol Beloki Unamuno 2023ko api. 5a, 11:11

Gatzagako San Millan parrokia plazatik begiratuta.

Aste Santuan eliza katolikoak hainbat ospakizun antolatuko ditu Jesusen azken egunak gogoraratzeko, eta Eskoriatzan, San Pedro elizan, eta, Leintz Gatzagan, San Millan parrokian ezarri dituzte ospakizunen egun eta orduak.

Hainbat elizkizun izango dira datozen egunetan Eskoriatzako San Pedro elizan. Apirilaren 6an, Eguen Santua, Jaunaren azken afaria izango dute gogoan, 18:00etan; eta hurrengo egunean, Egubakoitz Santua, gorespenak 10:30ean, gurutze-bidea 11:00etan parrokian, eta Jaunaren nekaldiko elizkizuna 18:00etan. Zapatuan Pazko Gaubeila egingo dute, 19:00etan, eta domekan meza nagusia izango da, 11:30ean.

Leintz Gatzagan, berriz, Eguen Santuan, 18:30ean izango da elizkizuna; Egubakoitz Santuan, 18:30ean, eta Pazko Igandean, 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak