Elorrioko Gazte Topagunera joateko autobusa jarriko dute Debagoienetik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko api. 5a, 10:04

Argazkia: alea.eus

Bihar, eguena, irtengo da autobusa bailarako hainbat herritatik.

Topagunea Elorrion izango da apirilaren 6tik 9ra bitartean, Gazte Antolakundearen 10. urteurrenean. Bailaratik autobusak jarriko dituzte, biharko, apirilaren 6rako: 09:30ean Oñatitik irtengo da; 09:50ean, Eskoriatzatik; 10:00etan, Aretxabaletatik; 10:10ean, Arrasatetik. Beste autobus bat 10:00etan irtengo da, Bergaratik.

Gainera, Bergaratik Elorriora oinez joango diren gazteak ere egongo dira. 07:30ean elkartuko dira Bergarako plazan, eta Asentziotik eta Elgetatik pasa ondoren Elorriora iritsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak