Erantzun bikaina izan du Errigoraren udaberriko kanpainak

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 5a, 09:05

Errigorako boluntarioak, kanpainan.

9.000 kontsumitzailek baino gehiagok egin dute bat Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura udaberriko kanpainarekin. Martxoaren 9tik 29ra egon zen zabalik eskaera-tartea, eta erantzun paregabea izan du; Errigoraren balioak bultzatuko dira horrela.

Oso emaitza onak izan dituzte: 9.000 eskaera baino gehiago; ondorioz, 120.000 litro olio eta 26.000 sorta janari saldu dituzte. Datozen asteetan Euskal Herriko sukaldeetara iritsiko dira. Apirilaren 20tik aurrera, auzolanean, herriz herri helduko dira kamioiak, tokian tokiko boluntarioek sortak jaso eta kontsumitzaileen eskuetarainoko azken entregak antolatzeko.

Errigora Balioak identifikatzailea aurtengo kanpainarako aurkeztu zuten, eta berme-zigilu berria hamarkada bateko lanaren emaitza da; baita bide berri baten abiapuntu ere. Hala, jendearen erantzuna bikaina izan da; espero baino eskaera gehiago izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak