Jaiegun dezente datoz jarraian, eta, batzuen aukera kanpora joatea izango bada ere, beste askok etxe bueltan emango dituzte egunok. Bada zer gozatu Debagoienean. Mankomunitateko Turismo Sailetik zein bailarako udal zerbitzuetatik hainbat proposamen egin dituzte bertako herritarrendako zein kanpotik etorriko diren bisitariendako.
Turismo eskaintzari dagokionez erreferentzia dira bailaran Oñatiko zein Arantzazuko turismo bulegoak, Arantzazuko Santutegia, Arantzazuko Parketxea, Arrikrutz kobak, Bergarako Laboratorium museoa, Leintz Gatzagako Gatz Museoa, Turismo Bulegoa eta Dorletako Santutegia, Arrasateko hiribildua eta Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa Elgetan. Zerrenda horretan ez dira ahaztu behar egunotarako eskaintza berezia egin duten Gomiztegi Artzain Eskola, Pottokaleku eta Oñatiko Txokolateixia.
'Bizi Debagoiena'
Bizi Debagoiena lelopean egin du egunotarako turismo eskaintza Debagoieneko Mankomunitateak. Komeni da jakitea, dena den, aukeratutako ekintza edozein izanda ere garrantzitsua dela aldez aurretik izena ematea; izan ere, ekintzak taldeak osatutakoan bakarrik egingo dira.
Bisita zein hizkuntzatan izango den eta zein adinekoendako den galdetzea ere komeni da –euskaraz, gazteleraz edo ele bitan–. Halakoetarako, infoturismo@debagoiena.eus helbidera idatzi daiteke edo dagokion turismo bulegora deitu daiteke. Arrasaten BAZ bulegotik kudeatzen dituzte izen-emateak eta Bergaran, Laboratorium museotik. Unean uneko informazioa eskatzea komeni da.
Iragana eta gune historikoak
Arantzazuko Santutegia, Sancti Spiritus unibertsitatea, Oñati monumentala eta Erdi Aroko San Migel errota ezagutzeko aukera izango da egunotan Oñatin. Bisitak Turismo Bulegotik kudeatuko dituzte. Bergaran ere hirigune monumentala, lorategi historikoak eta Laboratorium museoa gidarekin deskubritzeko aukera izango da. Kontaktua da laboratorium@bergara.eus.
Leintz Gatzagan ere ia egunero izango da zabalik Turismo Bulegoa –hilaren 11n eta 12an, itxita–, eta bisita gidatuak egingo dituzte Gatz Museoan. Erreserbak egiteko: info@gatzmuseoa.com.
Arrasaten ere hiribildua gidarekin bisitatzeko aukera emango dute. Interesatuek izenemateak@arrasate.eus helbidera idatzi behar dute.
Elgetan 1936ko gerrarekin lotutako Intxortako ibilbidea ezagutzeko hainbat aukera izango dira. Eskaerak infoturismo@ debagoiena.eus helbidera bideratu behar dira.
Naturaz gozatzeko ekintzak
Arantzazuko Parketxea eta Arrikrutz kobak zabalik izango dira egunotan. Arrikrutzen, gainera, helduendako espeleologia irteera iragarri dute apirilaren 10erako. Mendi irteera gidatua egin nahi dutenek, berriz, aukera dute Arrasaten: hilaren 9an 09:00etan irtengo dira, plazatik. Bakue-Kortaburu-Etxezarreta izango da ibilbidea. BAZ bulegoan eman behar dute izena interesatuek.
Umeekin disfrutatzekoak
Familia giroan egiteko ekintzak hiru dira: lehenengoa Espeleotxiki ekintza da, Arrikrutz koban apirilaren 6an eta 8an, 6 urtetik gorakoendako. Arantzazuko Santutegian familia giroan egiteko bisita gidatua antolatu dute hilaren 8rako; eta hango Parketxean, berriz, orientazio jolasa antolatu dute hilaren 16rako. Gomiztegi Artzain Eskolan –info@gomiztegi.eus–, Pottokalekun –jelorzarza@hotmail.com– eta Txokolateixian ere hainbat bisita egin daitezke, erreserbarekin.
Askotariko bisita gidatuak eta irteerak
APIRILAK 5, EGUAZTENA
- Bergaran, 11:30ean, bisita gidatua Laboratorium Museoan.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
- Oñatin, 17:00etan, Txokolatearen bidaia Txokolateixian.
APIRILAK 6, EGUENA
- Oñatin, 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan, Txokolatearen bidaia Txokolateixian.
- Elgetan, 10:30ean, bisita gidatua Intxortako ibilbidean.
- Oñatin, 10:30ean eta 15:30ean, Espeleotxiki Arrikrutz koban.
- Arrasaten, 11:00etan, Hiribildu bizia bisita gidatua.
- Bergaran, 11:00etan eta 12:30ean, bisita gidatua Laboratorium Museoan.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
- Oñatin, 13:00etan, Oñati monumentala bisita gidatua.
APIRILAK 7, EGUBAKOITZA

- Oñatin, 13:00etan, bisita gidatua Sancti Spiritus unibertsitatean.
APIRILAK 8, ZAPATUA
- Oñatin, 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan, Txokolatearen bidaia Txokolateixian.
- Oñatin, 10:30ean eta 15:30ean, Espeleotxiki Arrikrutz koban.
- Arrasaten, 11:00etan, Hiribildu bizia bisita gidatua.
- Bergaran, 11:00etan eta 12:30ean, bisita gidatua Laboratorium Museoan.
- Oñatin, 11:30ean, familiendako bisita gidatua santutegian.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
- Oñatin, 13:00etan, Oñati monumentala bisita gidatua.
APIRILAK 9, DOMEKA
- Arrasaten, 09:00etan, mendi irteera plazatik abiatuta.
- Oñatin, 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan, Txokolatearen bidaia Txokolateixian.
- Elgetan, 10:30ean, bisita gidatua Intxortako ibilbidean.
- Bergaran, 11:00etan eta 12:30ean, bisita gidatua Laboratorium Museoan.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
- Oñatin, 13:00etan, Oñati monumentala bisita gidatua.
APIRILAK 10, ASTELEHENA
- Oñatin, 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan, Txokolatearen bidaia Txokolateixian.
- Oñatin, 10:30ean, Espeleoarrikrutz – nagusiendako– Arrikrutz koban.
- Bergaran, 11:00etan eta 12:30ean, bisita gidatua Laboratorium Museoan.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
- Oñatin, 13:00etan, Oñati monumentala bisita gidatua.
APIRILAK 11, MARTITZENA
- Oñatin, 13:00etan, Oñati monumentala bisita gidatua.
APIRILAK 13, EGUENA
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
APIRILAK 14, EGUBAKOITZA
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
APIRILAK 15, ZAPATUA
- Arrasaten, 11:00etan, Hiribildu bizia bisita gidatua.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.
APIRILAK 16, DOMEKA
- Oñatin, 11:00etan, orientazio jolasa familientzat Arantzazuko Parketxean.
- Leintz Gatzagan, 12:00etan eta 13:00etan, bisita gidatua Gatz Museoan.