Debagoiendarren partehartze borobila asteburuko Kilimon Trail lasterketan

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 4a, 11:57

Ainara Uribarri, Malen Osa eta Maite Maiora emakumeen mailako lehen hiru sailkatuak.

Euskal Mendizale Elkarteak Kilimon Trail lasterketa antolatu zuen joan den asteburuan, Mendaron. 23 kilometroko lasterketan hiru debagoiendar igo ziren podiumera: Malen Osa, Ibai Larrea eta Ainara Uribarri. 

Lasterketan, emakumeen mailan, Malen Osa korrikalari oñatiarrak irabazi zuen 02:16:00 denbora eginda. Bere atzetik, bigarren sailkatua, Ainara Uribarria izan zen, hau ere oñatiarra, 02.26:59 denborarekin.

Gizonezkoen mailan Ibai Larrea, antzuolarrak 01:56:33 denborarekin, bigarren postua lortu zuen, helmugara Alain Santamaria txapelduna baino 23 segundo beranduago iritsiz. Azkenik, Leintz Gatzagako Aitor Ajuria ezin izan zen podiumera igo, lasterketa laugarren postuan amaituz.

Ibai Larrea, Alain Santamaria eta Gontzal Murgoitio gizonezkoen mailako lehen hiruak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak