Eskualdean ere "burgesiaren ofentsibak" bizi direla nabarmendu dute eta adibide batzuk aipatu: "Langabezia estrukturala, soldata jaitsiera, kontratu gabeko lanak, ordaindu gabeko lanak, lan jazarpena eta kaleratzeak".
Kontseilu Sozialistatik LAS sortu dute, "lan esparruan ematen diren gehiegikeriei zein inpunitateari aurre egiteko; urrats bat gehiago emateko ordua delako".
Xehetasun guztien berri emango dute apirilaren 14an, Oñatiko Bidebarrieta kalean dagoen Euskaldun berria gelan, 18:30ean.