Isana Gorosabel eskoriatzarra irabazle Hiru Txirlo bola-txapelketako laugarren saioan

Mirari Altube Arrese 2023ko api. 2a, 20:16

Elgoibarko San Pedro bolatokian jokatu zuten atzo, zapatua, Hiru Txirlo bola-txapelketako laugarren saioa eta UDA elkarteko Isana Gorosabel eskoriatzarrak irabazi zuen bost txirlo botata.

Haren atzetik geratu ziren: Elgoibarko Xabier Loiola ( bost txirlorekin), Eibarko Asola Berri elkarteko Pedro Gomez eta Bittor Astigarraga (biak lau txirlo botata), San Andres elkarteko Oier Azurmendi (hiru txirlorekin) eta Elgetako Jon Aransolo (hiru txirlorekin).

Guztira 60 parte-hartzailek jardun zuen nor baino nor gehiago. UDAko kideen esanetan "bolatoki oso exijentea" izanik, "gertaera historikoa" izan da  UDAko emakume batek irabazi izana.

Isana Gorosabel sariarekin.

Hurrengo saioa apirilaren 15ean jokatuko dute, Soraluzeko San Andres bolatokian.  Debagoieneko saioak izango dira apirilaren 22an Leintz Gatzagan, maiatzaren 13an, Aretxabaletan eta 20an Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak