Udaberri Sariko hainbat final irabazi dituzte pilotari debagoiendarrek

Txomin Madina Milikua 2023ko api. 1a, 19:09

Eskuz binakako kadeteen hirugarren mailan Manex Arana eta Iker Ortueta aretxabaletarrak izan dira finalaren irabazleak. Aitor Contreras eta Haritz Illarduia bergararrak, bestalde, nagusi izan dira infantilen lehen mailako finalean.

Gipuzkaoko hainbat herritan dabiltza jokatzen egunotan Udaberri Saria pilota txapelketako finalak, eta ibarreko pilotariak irabazle izan dira horietako hainbatetan.

Hala, atzo Aretxabaletan jokatu zen hirugarren mailako kadeteen finalean Manex Aranak eta Iker ortuetak osatutako bikote aretxabaletarrak 22-20 irabazi zion Lazkaoko natale Aranburuk eta Lide Lopezek osatutakoari.

Bergararako pilotariek, bestalde, txanponaren bi aldeak ezagutu dituzte Udaberri Sariko finaletan. Atzo, Bergaran, nagusien mailan 9-22 galdu zuen Mikel Etxezarretak eta Harri Oterminek osatutako etxeko bikoteak; baina Orion jokatutako finalean, Aitor Contreras eta Harkaitz Ilarduia bergararrek 18-8 iaabazi zuten infantilen lehenengo mailako finala.

Argazkiaren eskuinean, Aitor Contreras eta Harkaitz Ilarduia bergararrak Orion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak