Arlaban mendateko beste bost puntutan bide-zorua birgaituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mar. 31a, 17:23
Arlaban mendateko errepide zati bat, gaur arratsaldean. (Argazkia: Imanol Soriano).

Datozen hilabeteetan, bi kilometroko zorua birgaituko du Aldundiak errepideko bost puntutan. Lanak maiatzean esleituko dituzte eta aurreikusten du urte amaierarako lanak bukatuta egongo direla. 1,3 milioi euroko aurrekontua izango du. Dagoeneko, Arlabaneko hiru puntutan egin ditu konponketa lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Arlabango mendateko, GI-627 errepidea, beste bost puntutan zorua birgaituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak; zehazki, bi kilometroko zorua izango da birgaituko dena. Aldundiak jakinarazi duenez, maiatzean lizitatuko dira lanak eta urte amaierarako amaituta izatea aurreikusten du. Aurrekontua 1,3 milioi eurokoa izango da. Aldunditik gogorarazi dute, 15 tonatik gorako ibilgailuek debekatuta dutela GI-627 errepidetik zirkulatzea.

Aurrez, portuko beste hiru puntu "ezegonkorretan" egin dituzte konponketa lanak. Konpondutako lehenengo lerradura 55 metroko oinplanoko horma izan zen eta deformazioak sortu ziren puntu batean egin zuten lan. Beste bi lanak 55 metroko eta 110 metroko luzera duten errepide-zati banatan egin dira eta antzemandako ezegonkortasun- eta deformazio-zantzuak egonkortu zituzten. Aipatutako hiru lerraduretan, "kasu baokitzari egokitutako mikropilotez osatutako pantailak jarri dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak